Debaldeko LAB sindikatuak hilero antolatzen du eskualdeko herriren batean euskal preso eta iheslari politikoak etxeratzearen aldeko" elkarrataratzea, eta hil honetakoa Elgoibarren egingo dutela jakinarazi dute. Eguenean, hilaren 22an, batuko dira, 12:00etan, Elgoibarko autopistarako biribilgunean (Rodisa lantegiaren ondoan). "Euskal preso eta Iheslariak etxera" lelopean batuko direla jakinarazi dute sindikatutik.