Ahal Dugu-Podemos alderdiaren bilera irekia

Barren.eus 2018ko mar. 21a, 10:18

Elgoibarko Ahal Dugu-Podemos alderdiak batzar irekia egingo du gaur (martxoak 21) Kultur Etxeko bilera gelan. Herritar guztiak gonbidatu dituzte parte hartzera.

Elgoibarko Kultur Etxean izango da Elgoibarko Ahal Dugu-Podemos alderdiaren bilera irekia, 19:00etan hasita. 

Era berean, urtean zehar egingo dituzten bilera irekien egutegia zein izango den jakinarazi du alderdiak. Gehienetan hileko azken azteazkenean izango direla azaldu dute eta parte hartzera eta iritzia ematera animatu dituzte herritarrak.

Joan den otsailaren 28an egin zuten bilera irekiko akta ikusgai jarri dute podemoselgoibar.blogspot.com webgunean. Besteak, beste, Elgoibarko Zirkuluko ordezkariak mantentzea erabaki zuten. Jesus Maria Gabiolondok eta Evaristo Rodriguezek jarraituko dute bozeramaile lanetan; eta, Evaristo Rodriguez bera eta Gloria Aguayo izango dira Elgoibarko ordezkariak Gipuzkoako zirkuluen koordinakundean.

podemos bilera irekiak egutegia elgoibar