Altsasun, 2016ko urrian gertatutako liskarren harira auzipetutako gazteen aurkako epaiketa apirilean hasiko da. Hori dela-eta, elkartasun ekitaldiak egiten dihardute hainbat herritan, eta Elgoibarren ere egin dute.
Elgoibarko hainbat lagunek salatu dute Altsasuko gazteekin "egiten ari diren bidegabekeria", gazteei, euren lagun eta senideei babesa adierazteko argazkia ateratzeko batu ziren Kalebarren plazan.
Horrez gain, apirilaren 14an manifestazioa izango da Iruñean eta Elgoibartik autobusa antolatzen saiatuko direla jakinarazi dute.