Politika

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

 Sebas Etxanizen aldekoargazkie 2016 elgoibarElgoibarko Udaleko Osoko Udal Batzarrak 2016ko azaroaren 24an egindako bilkuran, aho batez onartutako Sebastian Etxaniz Alkorta preso elgoibartarrari buruzko mozioa berretsiz, barixaku honetan elkarretaratzera deitu dituzte herritarrak.

Kalegoen plazan izango da Sebas Etxanizen egoera alda dadin eskatzeko elkarretaratzea, 20:00etan.

Elgoibarko Osoko Udal Batzarrak kide guztien aldeko botoez (EAJ-ko bi ordezkari eta EH BILDU-ko ordezkari bat) onartutako mozioak jasotzen duenez, Elgoibarko Udalak, gizatasun arrazoiak direla eta, "gure herriko semea eta 73 urte dituen Sebas Etxaniz presoa askatzea" eskatzen du. Villabonako (Asturias) espetxean dago espetxeratuta Etxaniz, eta 74 urte beteko ditu azaroaren 27an. "15 urte egingo ditu espetxean jarraian, eta egoera hori alda dadin eskatzeko izango da elkarretaratzea". Era berean, Elgoibarko Udalak, kaleratzea gertatu bitartean, Euskal Herriko espetxe batera ekartzea eskatzen du, bere familia eta lagunengandik ahalik eta hurbilen egoteko.

Hona hemen osorik bozeramaileen batzordean onartutako adierazpena.

Lotura duten albisteak:

Elgoibarko berbetia

San Bartolomeak 2019

 

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza