Kataluniako atxiloketak salatzeko kazerolada antolatu du Elgoibarko EHBilduk gaurko

Barren.eus 2017ko aza. 3a, 09:54

Carmen Lamela epailearen aginduz Kataluniako Gobernuko zortzi kontseilari atxilotu dituzte, eta gertakari horiek salatzeko kazerolada ibiltaria antolatu du Elgoibarko EHBilduk gaur iluntzerako. 

Kataluniako Generalitateko zortzi kontseilari espetxeratzeko agindua eman zuen atzo Carmen Lamela Espainiako Auzitegi Nazionaleko epaileak. Horrez gain, Fiskaltzak Carles Puigdemont presidentearen estradizioa eskatu du, eta gaur emango dio epaileak eskaera horri erantzuna. Elgoibarko EHBilduk gertakari horien kontrako kazerolada ibiltaria antolatu du gaur arratsalderako. 20:30ean izango da, Kultur Etxe aurrean. Herritarrei esteladekin joateko deia egin diete antolatzaileek. 

Era berean, gogorarazi dute bihar Bilbon egingo den 155. artikuluaren kontrako manifestaziora joateko autobusta 16:00etan irtengo dela Txankakuako geltokitik. 

 

Kataluniako Generalitateko zortzi kontseilari espetxeratzeko agindu du Carmen Lamela Espainiako Auzitegi Nazionaleko epaileak.