Jaime Arrese zena gogoan izan dute Gipuzkoako Batzar Nagusietan

Barren.eus 2017ko urr. 23a, 14:39

Gaur 37 urte hil zuten Komando Autonomo Antikapitalistek Jaime Arrese Arizmendiarrieta, Gipuzkoako Batzar Nagusietako kide izandako elgoibartarra. Arrese gogoan izateko eta bakearen aldeko keinu gisa elkarretaratze isila egin dute Gipuzkoako Batzar Nagusietan.

Gipuzkoako Batzar Nagusietako batzarkide taldeetako ordezkariek elkarretaratze isil batekin oroitu dute Jaime Arrese, Komando Autonomo Antikapitalistek hil zutela 37 urte bete diren egunean. Elgoibarko alkate eta Gipuzkoako batzarkide izandakoa 1980ko urriaren 23an hil zuten.
Eider Mendoza presidenteak lore-sorta ipini du Batzar Nagusien izenean eta bost minutuko isilunea egin dute batzarkideek, Markel Olano ahaldun nagusiak, eta erakundeko langileek.

2017 10 23 jaime arrese omenaldia batzar nagusiak 2

Lotura duten albisteak:

  Informazio gehiago: BARREN astekariak Jaime Arreseren hilketaren 25. urteurrenean, 2005ean, eginiko erreportajean (PDF)