Gipuzkoak eta Euskadik munduan duten lekuaz jardun zuten Ibarretxek eta Olanok Elgoibarren

Barren.eus 2017ko urr. 20a, 14:20

Agirre Lehendakaria Center ikaskuntza zentroak (EHU/UPV) antolatu zuen berbaldian kultura, euskara eta beste hainbat gairen artean Kataluniako egoera ere izan zuten hizpide Juan Jose Ibarretxe lehendakari ohiak eta Markel Olano Gipuzkoako Ahaldun Nagusiak.

"Kultura da gakoa. Gipuzkoa eta Euskadi munduan" izeneko solasaldia eskaini zuten atzo Elgoibarko Herriko Antzokian Markel Olano Gipuzkoako Ahaldun Nagusiak eta Juan Jose Ibarretxe lehendakari ohiak.
Markel Olanok Kataluniak irakatsitakoa ere gogora ekarri nahi izan zuen hitzaldian. "Aktibatutako" gizartea ez dagoela gelditzerik esan zuen. Olanok Juan Jose Ibarretxeri ere eskatu zion gai honen inguruan duen iritzia. Ibarretxek erantzun zion, berarekin egin zuten moduan, Espainiako Gobernuak mailua darabilela kataluniatik datozen eskaerei irtenbidea emateko. "Eta mailua darabiltenek horrelako arazoak iltzeak moduan tratazen dituzte, kolpeka", esan zuen.
Hitzaldiaren amaieran Ibarretxeri eta Olanori galderak egiteko aukera izan zuten Herriko Antzokian batutakoek. Eszenatokitik jendartera jaitsi eta aurrez aurre erantzun zituen galderak Ibarretxek. Hizlariak ez ziren esku hutsik joan Elgoibartik, oroigarri bat eta Mausitxako gazta bana oparitu zieten-eta antolatzaileek.

ibarretxe olano beitia elgoibar galderak

ibarretxe olano beitia elgoibar herrilp antzokian

ibarretxe olano beitia elgoibar2

ibarretxe olano beitia elgoibar 3koa

ibarretxe olano beitia elgoibar mausitxa gazta