Espainiako Auzitegi Nazionalak fidantzarik gabeko behin-behineko kartzelaratzea ezarri die Jordi Cuixart Omnium Culturaleko presidenteari eta Jordi Sanchez ANC Biltzar Nazional Katalaneko presidenteari, sedizio delitua leporatuta. Bi atxilotuen askatasuna aldarrikatzeko elkarretaratzeak deitu ditu Gure Esku Dagok Euskal Herri osoan, 'Junts' lelopean.
Elgoibarko eta Mendaroko Gure Esku Dago taldeek ere bat egin dute, eta 19:00etan egingo dituzte mobilizazioak. Mendaron Herriko Enparantzan eta Kalegoen plazan Elgoibarren.