Euskadiko Udalen Elkartea ekintza-plan bat prestatzen ari da, Gobernantza eta SmartCities-en arloan (udal garapen adimenduna) udalei laguntza emateko. EUDELen helburua da udaletan Gobernantza eta Udal Garapen Adimenduneko Estrategia bultzatzea.
Estrategia hori EUDELen Berrikuntza Batzordean diseinatzen ari da, Eusko Jaurlaritzaren laguntzarekin, Euskadiko Agenda Digitala 2020 delakoaren esparruan. Beste jarduera batzuen artean, nazioarteko sareekiko eta Europako ereduzko proiektuekiko konexioa dago aurreikusita.
Hainbat tailerretan eta hitzalditan parte hartzeaz gain, Berrikuntza Batzordeak lan-bilera bat egin zuen joan den urriaren 11n, Eusko Jaurlaritzak Bruselan duen egoitzan, SmartCities-en arloko aditu eta Oxfordeko Unibertsitatean Urban Transformations eta Future of Cities programetako aholkuari, irakasle eta ikertzaile seniorra den Igor Calzadarekin. Calzada elkarlanean ari da EUDELek EAEko udalen parte-hartzeaz egin nahi duen Berrikuntza eta Smartcities-en arloko estrategian, aholkulari aditu gisa.
EUDELen Berrikuntza Batzordea hiru lurraldeetako alkateek eratzen dute: Elgoibar (Ane Beitia); Ermua (Carlos Totorika); Larrabetzu (IƱigo Gastelu); eta Zambrana, (Aitor Abecia). Guztiak izan dira Bruselan, urriaren 9tik 12ra bitartean egin zen Hiri eta Eskualdeen Europar Astean. Egitasmo horrek, hain zuzen, 15 urte bete ditu aurten, eta edizio honetan, EBeko eskualdeko eta hiriko politikak datozen urteetan izango dituen erronkak aztertu dituzte. Europaren etorkizunari buruzko eztabaida Erromako Itunen urteurrenarekin hasi zen (martxoan), eta 2017an garatuko da. Astea aukera bat da, EBko eskualdeek eta hiriek eztabaida horretan laguntzeko eta adibide politiko nagusiak eta ekarpenak elikatzeko, eskualdeen eta hirien ikuspegitik, Europaren etorkizunari forma emateko. (*iturria eta argazkiak: eudel.eus)
Informazio gehiago: cor.europa.eu