Juan Jose Ibarretxe eta Markel Olanok 'Kultura da gakoa' izeneko hitzaldia emango dute Elgoibarren

Barren.eus 2017ko urr. 5a, 10:41

Markel Olano Gipuzkoako Ahaldun Nagusiak eta Juan Jose Ibarretxe lehendakari ohiak hitzaldia eskainiko dute Elgoibarko Herriko Antzokian, urriaren 19an, Kultura da gakoa. Gipuzkoa eta Euskadi munduan izenburupean.

Agirre Lehendakaria Center ikaskuntza zentroak (EHU/UPV) antolatu du Kultura da gakoa hitzaldia. Agirre Lehendakaria Centerreko zuzendaria den Juan Jose Ibarretxe lehendakari ohia izango da hizlarietako bat eta Gipuzkoako Ahaldun Nagusi Markel Olano bestea.

Gipuzkoa eta Euskal Herriak munduan duten kokapenari buruz mintzatu dira, besteak beste. Elgoibarko Herriko Antzokian izango da ekitaldia, urriaren 19an, 19:00etatik aurrera.

 juan jose ibaretxe agirre center elgoibar