Kataluniako Taula per la Democracia plataformak gaurko egindako lanuzte orokorrerako deialdiarekin bat egin dute Euskal Herriko hainbat gizarte eragilek. Elgoibarko Gure Esku Dago taldeak elkarretaratzera deitu du, "Porres contra urnes. Erabakitzeko eskubidea!' lelopean. 20:00etan elkartu dira udaletxe aurrean.
Era berean, Euskal Herriko sindikatu abertzaleek (ELA, LAB, ESK, Steilas, Hiru, EHNE eta Etxalde) 'Kataluniako herriari' elkartasuna adierazteko hainbat elkarretaratze egin dituzte lantokietan. Hona hemen Mendaroko RTS enpresako eta Elgoibarko Rodisa enpresako beharginek egin dituzten lanuzteetako argazkiak.