Kataluniaren aldeko mobilizazio gehiago iragarri dituzte gaurko

Barren.eus 2017ko urr. 3a, 10:21

Kataluniako Taula per la Democracia plataformak gaurko egindako lanuzte orokorrerako deialdiarekin bat egin dute Euskal Herriko hainbat gizarte eragilek. Elgoibarren eta Mendaron ere izango dute oihartzuna.

Elgoibarko Gure Esku Dagok Kataluniari babesa erakusteko elkarretaratzera deitu ditu gaurko (urriak 3) elgoibartarrak. 20:00etan izango da, udaletxe aurrean. Jakinarazi dutenez, "Porres contra urnes. Erabakitzeko eskubidea!' izango da erabiliko duten leloa. "800 zauritutik gora, kolpeak, urna bahiketak, herritarrek emandako botoen bahiketak, isunak, mehatxuak, sexu erasoak... eta hori guztia  herritarrei iritzia emateko eta erabakitzeko eskubidea ukatzeko helburuarekin. Etorri plazara eta erakutsi zure desadostasuna. Guk erabaki nahi dugu", azaldu dute gaurko elkarretaratzearen harira.
• Lanuzteak lantokietan
Katalunian gaur egiten diharduten lanuzte orokorrarekin bat eginez, Euskal Herriko sindikatu abertzaleek (ELA, LAB, ESK, Steilas, Hiru, EHNE eta Etxalde) 'Kataluniako herriari' elkartasuna adierazteko hainbat elkarretaratze egingo dituzte lantokietan, atsedenaldietan.

Lotura duten albisteak: