Elgoibarren eta Mendaron ere hainbat lagunek parte hartu zuten Kataluniaren aldeko lapiko jotzean

Barren.eus 2017ko urr. 2a, 12:12

Kataluniako erreferendumaren harira gertatu direnen aurrean, elkartasuna adierazteko lapiko jotzeak egin zituzten bart gauean Euskal Herriko hainbat herritan. Mendaron eta Elgoibarren ere dozenaka herritarrek egin zuen bat Kataluniari babesa erakusteko protesta modu zaratatsuarekin.

Lapikoak, kazuelak, sartaginak edo antzerako sukaldeko tresnak hartu eta etxeko balkoira edo leihora irten ziren atzo, 22:00etan, Elgoibarko eta Mendaroko hainbat herritar. Beste batzuk kalera ere irten ziren, Katalunian domekan egin zuten erreferendumaren eta demokraziaren defentsan.
Elgoibarren, domeka goizean ere egin zuten Kataluniaren aldeko elkarretaratzea, Kalegoen plazan. Jaiki Gazte Taldekoek ere adierazi zioten elkartasuna Kataluniari, joan den barizakuan atera zuten 'Gazte argazkia'rekin (beherago argazkia)

katalunia elgoibar elkarretaratzeaElgoibarko kazeroladako hainbat une jasotzen ditu honako bideoak (egilea: hodei)