Kataluniari elkartasuna adierazi diote herritarrek eta Udalak Elgoibarren

Barren.eus 2017ko ira. 28a, 20:27

Kataluniako prozesu demokratikoa babesteko adierazpen bateratua adostu dute gaur Elgoibarko Udalbatzarraren Osoko Bilkuran, eta horren ostean, dozenaka elgoibartar elkartu dira udaletxe aurrean, esteladak eskuan asko, Kataluniari elkartasuna adierazteko.

EAJ-PNVk eta EH Bilduk "Kataluniako prozesu demokratikoa" babesteko adierazpen bateratua adostu eta onartu dute Osoko Bilkuran. Bi alderdietako ordezkariak herritarrekin batu dira gero udaletxe aurrean egin duten elkarretaratzean. 'Kataluniarekin bat' leloa zeraman pankartaren atzean egon dira elkarrekin hamabost minutuan, eta Osoko Bilkuran onartu duten adierazpena irakurri dute gero Bittori Zabalak (EAJ) eta Jose Luis Ibartzabalek (EHBildu).

Hona hemen Elgoibarko Udaleko EAJ-PNV eta EHBildu-Elgoibar Udal Taldeek onartu duten mozioa:

  1. Oso kezkatuta gaude Espainiako Estatua Katalunian izaten ari den esku-hartzearekin, eta irmoki salatzen ditugu azken gertakariak/erasoak: Generalitateko hamalau kargudunen atxiloketak, miaketak eta etengabeko jazarpen polizial eta judizialak. Atxiloketa politikoak dira eta beraien delitua politika egitea soilik da. Salbuespen egoera ezartzen ari da Katalunian, eskubide zibil eta politikoak masiboki urratuz. Gertatzen ari dena asaldagarria eta onartezina delam uste dugu. Nahikao dela esateko ordua da.
  2. Gure elkartasun osoa helarazi nahi diegu atxilotuen eta jezartuen lagun eta senide, Kataluniako erakunde guztien eta orokorrean Kataluniako herri osoari. Gure babesa eta laguntza izango dute, orain artean bezala, urriaren 1a bitartean, eta baita urriaren 1etik aurrera ere.
  3. Urriaren 1eko erreferenduma Kataluniako herritarren gehiengoaren nahiari erantzuteko tresnan demokratikoa dela eta, beraz, guztiz zilegia. Herritarrok gure etorkizuna erabakitzeko eskubidea dugu. Herri honek autodeterminazio eskubidea du, Euskal Herriak eta Kataluniak libreki adierazitako herritarron borondatearen bidez bere etorkizuna eraikitzeko eskubidea dute.
  4. Kataluniako alkateak deklaratzera deitu izana salatzen dugu, irmoki. Ez dugu onartuko politika egitea delitua bilakatzea, demokrazia ezin baita Konbstituziora mugatu. Elkartasuna adierazten diegu espresuki alkateei.
  5. Udal honek kataluniarrek urriaren 1ean hartutako erabakia errespetatuko eta aitortuko du, eta beste erakundeei ere errespetatzera deia egiten die. Horretarako erabaki honen berri, Kataluniako Parlament-eko lehendakariari, Madrilgo Gobernuko presidenteari eta Auzitegi Konstituzionaleko preside

Lotura duten albiosteak:

 

elkarretaratzea elgoibar katalunia elkartasuna udalaurrean

elkarretaratzea elgoibar katalunia elkartasuna3

2017 09 28 elkarretaratzea elgoibar katalunia elkartasuna 1

elkarretaratzea elgoibar katalunia elkartasuna 2

elkarretaratzea elgoibar katalunia elkartasuna esteladak

elkarretaratzea elgoibar katalunia elkartasuna4