Kataluniako prozesuaren alde elkarretaratzera deitu du Elgoibarko Udalak eguenerako

Barren.eus 2017ko ira. 26a, 14:24

EAJ-PNVk eta EH Bilduk "Kataluniako prozesu demokratikoa" babesteko adierazpen bateratua adostuko dute, eguen honetan Elgoibarren egingo duten Udalbatzarraren Osoko Bilkuran. Udalbatzaren gehiengoak elkartasuna adierazteaz gain, Elgoibarko Udalak dei egiten die herritarrei, bi alderdiek Kataluniako erreferenduma egitearen aldeko testu honekin ere bat egin dezaten.

Elgoibarko Udalak jakinarazi duenez, elkarretaratzea datorren eguenean, hilak 28, izango da, 19:00etan, udaletxe aurrean. Bertan, minutu batzuk lehenago ospatuko den Udalbatzarraren Osoko Bilkuran aurkeztu -eta onartuko- duten adierazpena irakurriko da, “Kataluniarekin bat” lemapean.

katalunia elkarretaratzea ehbildu elgoibar

 katalunia batzokia eaj