Euskal Herria-Catalunya independentzia bidean! izenburupean mahai-ingurua antolatu du Elgoibarko EHBilduk datorren martitzenerako (martxoak 24). Kataluniak bizi duen unearen inguruan jarduteko eta Bide Katalanaren nondik norakoen berri emateko, Xavier Generó (CIP) eta Dionís Guiteras (ERC) gonbidatu dituzte. Euskal Herria Bilduko parlamentari Marian Beitialarrangoitia izango da hirugarren mahai kidea.
Euskal Herriko zein Kataluniako prozesu independentistak ondo ezagutzen dituzten hiru lagunekin mahai-ingurua antolatu du EHBilduk. Xavier Generó eta Dionís Guiteras etorriko dira kataluniatik; CUP alderdiko Nazio Idazkaritzako kidea lehena, eta ERC alderdiko parlamentaria eta Moia herriko alkatea bigarrena. Euskal Herria Bilduko parlamentari Marian Beitialarrangoitia izango da euskal ordezkaria. Antolatzaileen esanetan, besteak beste, bi prozesu independentisten arteko antzekotasunak, ezberdintasunak, eta ikasgaiak aztertuko dituzte mahai-inguruan. Galderak egiteko eta eztbaidarako tartea ere izango dela gaineratu dute.
Elgoibarko Kultur Etxeko sotoan izango da mahai-ingurua, martxoaren 24an, 19:00etan.