EH Bildu koalizioa birsortze prosezuan murgilduta dago. "Subjektu politiko berri bat eraiki" nahi dute, "koalizio baten forma, alderdi baten egitura eta mugimendu baten izaera izango dituena", besteak beste. Prozesu horren baitan, berritasunetako bat da militantearen figura sortu nahi dutela, bilkide izenarekin. Hala, EH Bilduko alderdietako afiliatu ez diren herritarrek modu ofizialean parte hartzeko aukera izango lukete. Hori dela-eta, Bilkide izatera animatzeko deia egin du Elgoibarko EH Bilduk. Webgunean izena eman (kongresua.ehbildu.eus) eta eztabaida, foro eta kongresuetan parte hartzera animatu nahi dituzte herritarrak. Era berean, izena emateko laguntza behar izanez gero, azalpenak emateko gaur (maiatzak 24) eta maiatzaren 31n EHBilduk Elgoibarren duen bulegoan -19:00etatik 20:00etara- egongo direla jakinarazi dute.