Maddalen Iriarte EHBilduren legebiltzarkideak hitzaldia eman zuen Elgoibarren

Barren.eus 2017ko mai. 8a, 09:31

Maddalen Iriarte EHBilduiko legebiltzarkide eta Eitbko kazetari ohiak hitzaldia eskaini zuen barixakuan Elgoibarko Kultur Etxean.

Elgoibarko EHBilduk jakinarazi duenez, Gure Esku Dago herri dinamikak deitutako galdeketari babesa emateko antolatu zuen hitzaldia joan den barixakuan. Maddalen Iriartek kazetaritzatik politikara eginiko jauzia nolakoa izan den azaldu zuen lehenik, eta EHBildu murgilduta dagoen birfundazio prozesuaz aritu zen gero. Sentsibilitate askoren topaleku "delakoan eta izango delakoan", hainbat alderdiren koalizio izatetik alderdi bateratu eta bakar izatera igarotzear dela EHBildu jakinarazi zuen Iriartek.
Gai asko landu zituen Iriartek Ainhoa Mendibil elgoibartar kazetariak gidatuta: Katalunia eta Eskozia egiten ari diren bidea, Gobernuko gainerako alderdiekin daukaten harremana eta indarrean dituzten negoziazioak eta etorkizuneko erronkak, besteak beste. Herri galdeketa ere izan zuen hizpide. Bere ustez, nazio onirizpena ez du lortuko nazio bat garela esanez, herri gisa, nazio gisa jardunez baizik.
Hitzaldiaren amaieran, herri galdeketari babesa emateko talde argazkia atera zuten Kalebarren plazan.

maddalen iriarte elgoibar argazkia