Politika

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

gureeskudago elgoibar galdeketa postazElgoibarko Gure Esku Dago batzordeak jakitera eman duenez, Elgoibartik kanpo bizi edo dauden elgoibartarrek ere izango dute aukera botoa emateko, posta bidez, maiatzaren 7rako antolatu duten herri galdeketan.

Herri galdeketari buruzko informazioa, “nork eman dezakeen botoa, noiz eta non” laster hasiko direla zabaltzen aurreratu dute Elgoibarko Gure Esku Dago batzordeko kideek. Posta bidez botoa emateko aukerak, baina, lehentasuna daukala ohartarazi dute, maiatzaren 7a baino lehen Elgoibarren egon behar dutelako botoek. Hortaz, egun horretan kanpoan dauden herritarrek, posta bidez botoa eman nahi badute, honako pausoak jarraitu behar dituzte:

  1. Mezu bat bidali behar dute Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. helbidera informazioa eskatzeko (nahikoa da esatea botoa eman nahi dutela eta informazioa bidaltzeko). Martxoaren 31a baino lehen bidali behar da mezua.
  2. Ondoren, bozka paperak eta beharreko baldintzak zehazten dituen informazio-orriak jasoko dituzte.

Maiatzaren 7an 46.500 herritarri emango die hitza Gure Esku Dagok Debabarrenean. Elgoibarren, adin eta kolore askotako 30 bat laguneko taldeak hartu zuen galdea(k) erabakitzeko ardura, eta adostu zituzten bi: Hauek dira: “Nahi al duzu gaur egungo estatus politikoa aldatzea?” eta “Nahi al duzu euskal estatu independentea?”.

Lotura duten albisteak:

DKT

DKT

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

 

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza