Politika

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

gureeskudago elgoibar h2Elgoibarko Gure Esku Dagok Elgoibarren erroldatutako herritarren %10en sinadurak behar zituzten gutxienez herri galdeketa egin ahal izateko, eta herritarren %18,70en sinadurak lortu dituzte. 1.802 lagunen sinadurak. Oso positiboki baloratu dituzte emaitzok.

Elgoibarko Gure Esku Dago taldeko kideek joan den abenduaren 17an ekin zioten sinadurak biltzeari eta jarritako helburua -1.500 sinadura biltzea- bi hilabetean lortu dutela nabarmendu dute.

Herri galdeketarako protokoloaren arabera, 1.001-20.000 biztanle artean dituzten herrietan, 16 urtetik gorako bizilagunen %10en sinadurak behar dira galdeketa egin ahal izateko. Elgoibarren 16 urtetik gorako 9.632 bizilagun daude erroldatuta, eta hortaz, 963 sinadura behar zituzten. Kopuru hori aise gainditzeko 1.500 sinadura lortzeko helburua jarri zioten euren buruari Elgoibarren, eta 1.802 sinadura batu dituzte azkenean. Alegia, bizilagunen %18,7en sinadurak eskuratu dituzte.

 

• Maiatzaren 7ra arteko lanak

Lortu dituzten zifrekin “pozik” egoteko arrazoiak dituztela adierazi dute taldeko ordezkariek. Herri galdeketa “indarrez” prestatzen hasteko arrazoia ere badela gaineratu dute. “Horixe da hemendik maiatzaren 7ra bitartean egin behar duguna: herri galdeketa egiteko behar diren baimen, azpiegitura, lagun, indar eta gainerakoak bildu”. 

Aurretik geratzen zaiena lan handia dela oso ohartarazi dute, baina herritarrei laguntza eskatu eta “denon artean” pausoak aurrera emateko asmoa dute. Sinadurak eman dituzten herritar guztiei eskerrak eman nahi dizkiete eta baita sinadurak batzeko lanean jardun duten lagunei ere.

Lotura duten albisteak:
 

 

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza