Politika

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

gure esku dago elgoibar sinadurakGure Esku Dagoren herri galdeketetarako protokoloak agintzen duen kopurura ailegatzeko 50 sinadura falta zaizkio Elgoibarko taldeari. 1.450 sinadura batu dituzte eta 1.500 lortu behar dituzte otsailaren 17rako.

Elgoibarko Gure Esku Dago batzordeak jakinarazi duenez, 50 sinadura gehiago behar dituzte eta otsailaren 17an bukatzen da epea. Izan ere, Elgoibarren erroldatutako herritarren %10aren sinadurak beharko dituzte herri galdeketa egin ahal izateko, 1.500 sinadura inguru, alegia.
• Otsailaren 8an eta 12an sinadurak biltzen
Batu nahi dituzten azken 50 sinadura horiek lortzeko kalera irtengo direla jakinarazi dute. Otsailaren 8an, eguaztenean, 18:15etik 19:00etar,a egongo dira Inazio Bereziartua musika eskolaren aurrealdean; eta, otsailaren 12an, domekan, 11:30etik 13:00etara bitartean Herriko Antzokiaren kanpoaldean. Sinatu ahal izateko hamasei urte beteta eduki behar dira eta Elgoibarren erroldatuta egon.

Lotura duten albisteak:

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

 

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza