Politika

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

 kolunbario inauguazioa elgoibar urkulluEusko Jaurlaritzak sustatutako lehen kolunbarioa inauguratu dute gaur Elgoibarko Olaso hilerrian. Hainbat agintarik eta elkartek hartu dute parte ekitaldian, Jaurlaritzako lehendakari Iñigo Urkullu buru zutela. Hobi komunetan zeuden 27 pertsonaren gorpuzkinak hobiratu dituzte banan-banan Duintasunaren Kolunbarioan.

Gerra Zibilean desagertu ziren eta identifikatzerik izan ez diren pertsonen gorpuzkiak edo identifikatuta dauden arren senitartekoek bertan atseden hartzea erabaki duten pertsonenak dira gaur Olasoko hilerrian dagoen Duintasunaren Kolunbarioan hobiratu dituztenak.

Elgoibarko alkate Ane Beitiak eman dio hasiera ekitaldiari, eta ohorezko aurreskua dantzatu eta gero, hasiera eman zaio 27 pertsona horien gorpuak lur emateari. Pertsona horietako 25 identifikatu gabekoak dira. Euskadiko historia- eta memoria-elkarteetako kideek eta aurkitu zituzten udalerrietako ordezkariek eraman dituzte guztiak. Udalerri hauetan aurkitu zituzten gorpuak: Arrasaten, Andoainen, Azkoitian, Elgetan, Elgoibarren, Legution, Lemoan, Mañarian, Mutrikun, Gaubean, Zaldibian eta Zigoitian.

27 pertsona horien memoria ohoratuta, Gerra Zibilean askatasuna eta demokrazia babesten desagertu ziren pertsona guztiak gogoan ditugula adieraz du Iñigo Urkullu lehendakariak. Elgoibarren gaur inauguratu den kolunbarioa, bere berbetan, beste urrats bat da memoria historikoa berreskuratzeko bidean. Eta urrats hori elkarteen, zientzialarien eta erakundeen arteko elkarlanaren emaitza da. Lehendakariak bide horretan lan egiten jarraitzearen aldeko deia egin du, "batasuna baita pertsona horien memorian eskain dezakegun aintzatespenik eta erreparaziorik onena". Ildo horretan, Urkulluk esan du Gerran desagertu ziren pertsonak injustizia kriminal baten biktima izan zirela, eta haien familiek sufrimendu bidegabea jasan dutela. Espazio hori ahanzturatik memoriarako urratsaren edo iluntasunetik argitarako urratsaren ikurra dela erantsi du lehendakariak.

Aranzadi Zientzia Elkarteko zuzendari Paco Etxeberriak ere hartu du hitza. Gorpuak lurpetik ateratzeko prozesua zein izan den azaldu du, eta labur-labur argitu du ateratako gorpuen kasuistika.
Ekitaldiari amaiera emateko, bertaratuek lore eskaintza egin dute Duintasunaren eskulturaren oinean.

kolunbario inauguazioa elgoibar

kolunbario inauguazioa elgoibar 1936

 kolunbario inauguazioa elgoibar sartzen

kolunbario inauguazioa elgoibar pako etxeberria

kolunbario inauguazioa elgoibar orokor

 kolunbario inauguazioa elgoibar urkullu lp

kolunbario inauguazioa elgoibar agintariak

kolunbario inauguazioa elgoibar besarkadak2

kolunbario inauguazioa elgoibar besarkadak

kolunbario inauguazioa elgoibar banderak

 kolunbario inauguazioa elgoibar urkullu 1936gaz

 

∞Lotura duten albisteak:

 

 

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza