Elgoibarko Duintasunaren Kolunbarioan azken urteotan hobietatik ateratako 27 pertsonaren gorpuzkiak hobiratuko dituzte. 36ko Gerran desagertu ziren eta identifikatzerik izan ez diren pertsonen gorpuzkiak dira. Identifikatu gabekoak 25 dira eta horiekin batera Kolunbario berean atseden hartuko dute identifikatutako bi pertsonaren gorpuzkiek ere, senitartekoek bertan atseden hartzea erabaki dutelako. Horietako bat da, esaterako, Zirardamendi deshobiratu zuten Eusebio Gaubeka Gibelondo. Gerra Zibilean desagertu ziren pertsonen duintasuna errespetatzeko, gorpuzkiak hartzeko eta omentzeko leku bat da Kolunbario bat.
Hain zuzen ere, pertsona horiek bilatzea eta identifikatzea da hobien kokapena ikertzeko Eusko Jaurlaritzak, Aranzadi Elkartearen laguntzaz, 2015 amaieran aurkeztu zuen Euskal Planaren helburuetako bat, Eusko Jaurlaritzako bozeramaile Josu Erkorekak gaur eskaini duen agerraldian gogora ekarri duenez. Horretarako, 2020ra arteko plan ordenatu bat ezartzen da, eta lurperatzeak egin omen ziren hainbat inguru aztertzea aurreikusten da. Plan honen bitartez jarraipena eman zaio Euskal Exekutiboak 2002an gorpuak hobitik ateratzeko hasitako prozesuari.
• Asteleheneko ekitaldia
Hilaren 30eko ekitaldia Euskal Exekutiboak antolatu du Gogora institutuaren bitartez, eta Aranzadi Zientzia Elkartearen eta Elgoibarko Udalaren laguntzaz. Josu Erkorekak jakinarazi duenez, gorpuzkien hobiratzean senitartekoek, Euskadiko hainbat elkarte historikok eta memoria-elkartek eta udalek hartuko dute parte, identifikatzerik izan ez diren gorpuzkiak udal horietako hilobietan aurkitu zituztelako.
Iñigo Urkullu Lehendakariak esku hartu ondoren, ekitaldiari amaiera emateko lore-eskaintza egingo dute. Ekitaldia Olaso hilerriaren inguruan egingo da, kolunbarioan jarritako Duintasuna eskulturaren aurrez aurre. Eskultura corten altzairuz dago eginda, eta, Ignacio Arregui egilearen esanetan “bidegabeki errepresaliatutako pertsona guztien duintasunarekin berriz elkartzea sinbolizatu nahi du”.
∞Lotura duten albisteak:
- Elgoibarko Kolunbarioko sarreran Iñigo Arregi eskultorearen tamaina handiko lan bat jarriko dute (2016-10-26)
- Elgoibarren duintasunaren kolunbarioa ipintzeko akordioa (2016-04-15)
-
Gerra zibilean hildako gudari baten gorpuzkinak atera ditu Aranzadik Zelaietaburun (2016-03-05)
-
36ko gerran Zirardamendi inguruetan hildako gudariak omentzeko ekitaldia egin zuten domekan (2015-09-21)
-
Frankismoan desagerrarazitakoen kolunbarioa Elgoibarren egin nahi du Jaurlaritzak (2014-11-04)
- Iñigo Urkullu:"Iraganera begiratzen duen ekitaldi honek Euskadiko etorkizuneko elkarbizitza eraikitzen du"Urkullu:"Iraganera begiratzen duen ekitaldi honek Euskadiko etorkizuneko elkarbizitza eraikitzen du" (2014-09-21)
- Aurkeztu dute 36ko gerran Aiastian izandako borroken inguruko liburua (2014-09-17)
- Inauguratu dute 36ko gerran Aiastian izandako guduari buruzko erakusketa (2014-09-04)
- Zirardamendin hildako gudariek eginiko ibilbide bera egin dute senideek, 78 urte geroago(2014-07-14)
- 'Goazen gudari danok...' dokumentala grabatzen izan dira gaur Aiastian (2014-07-10)
- Zirardamendin deshobiratutako bi gudari identifikatu ditu Aranzadik (2014-01-27)
- Pako Etxeberriaren hitzaldiaren bideoa (2013-10-02)
- Zirardamendiko lau gudariak omendu dituzte, 76 urte eta gero (2012-06-18)
- Zirardamendin agertu diren lau gudarien gorpuzkiak hobitik aterako dituzte zapatuan (2012-06-14)
- Ziardamendin orain dela 75 urte hildako gudariak omendu dituzte (2011-09-28)
- 21 izar, gerran fusilatutako elgoibartarren omenez (2010-11-08)
- 1936ko irailaren 21ean Faxistak Elgoibarren sartu zireneko argazkiak (2009-02-24)
- Elgoibar1936 elkarteak txalotu egin du Udalak memoria historikoaren gainean onartutako akordioa (2008-12-02)
- Gerrate Zibilean lurperatutako gorpuak bilatzeko laguntza eskainiko du Udalak (2008-11-27)
- Ikur eta irudi frankistak kentzeko eskatu dio Elgoibar1936 elkarteak Udalari (2008-04-04 elgoiBARREN.net)
- Gerra zibilean fusilatutako miliziano baten hezurrak aurkitu ditu 'elgoibar1936' taldeak (2007-12-19)
- elgoibar1936.com blogean memoria historikoa berreskuratuko dute (2007-11-21 elgoiBARREN.net)