Politika

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

presoak etxera elkarretaratzea elgoibar 1Presoen Euskal Herriratzea eskatzen dute Elgoibarren hileko azken barixakuetan, eta, urteko azken barixakuan ere, hilaren 30ean, ez zuten hutsik egin. Ehun lagun inguru batu ziren Kalebarren plazan, “salatzen dut” lemapean.

Elgoibarko Kultur Etxearen atzealdean egin zuten elkarretaratzea eta urtarrilaren 14an Bilbon egingo den presoen eskubideen aldeko manifestaziora joateko dei egin zieten bildutakoei. Urtarrilero euskal presoen eskubideen alde egiten den manifestazioa 17:30ean abiatuko da Casillatik. Elgoibarren Iturri eta Jai Alai tabernetan eman dezakete izena manifestaziora joan nahi dutenek.

presoen aldeko elkarretaratzea elgoibar bi

• Kalera kalera ekimena Elgoibarren
Preso ohiek bultzatutako Kalera kalera ekimenarekin bat egin zuten hainbat lagunek Elgoibarren joan den abenduaren 16ko elkarretaratzean. King-kong parean batu ziren herritarrek kandelak utzi dituzte piztuta lurrean, Kalera Kalerako kartelaren gainean, izen bereko abestia kantatzen zuten bitartean (ikus Hodei Otegiren ondorengo bideoan).

DKT

DKT

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

 

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza