Ainara Ladron absolbitu dute

Barren.eus 2016ko urr. 19a, 10:54

2007ko urtarrilean A8 autobidea mozteagatik epaitutako bost gazteak absolbitu egin dituzte, tartean, Ainara Ladron elgoibartarra. 

Akusazioak froga nahikorik aurkeztu ez izanagatik absolbitu ditu bost lagunak Donostiako epaitegi batek. 2007ko urtarrilean A8 autobidea, Zarautz inguruan, beraiek moztu zutela ukatu ez arren. 21 hilabeteko espetxe eskaera bertan behera geratu da momentuz, fiskalak helegitea aukezteko aukera dauka eta.

2007an Jarrai-Haika-Segi sumarioaren kontra egindako protesta horrek bederatzi urteko prozesu luze baten hasiera izan zen, eta atzoko epaiak horren amaiera ekar lezake. Sententziaren arabera, epaileak onartu ditu bost auzipetuen defentsaren arrazoiak: ezin da frogatu ekimen hark desordena larririk eragin zuenik, ezta indarkeriarik erabili zutenik ere.

Saioa Zerain, Ainara Ladron, Aritz Azkona, Naroa Ariznabarreta eta Asier Alberdiri 21 hilabeteko espetxe zigorra eskatu zien fiskaltzak joan den martxoaren 18an egindako epaiketan. Epaiketa behin baino gehiagotan errepikatu behar izan zen, Ladron, Azkona eta Ariznabarretak epaiketan parte hartzeari uko egin baitzioten.

 

Lotura duten albisteak: 

- Ainara Ladron Martutenetik Logroñora urrundu dute epaiketa barixakuan Donostian izan arren

Ertzaintzak Ainara Ladron atxilotu du Zarautzen

Ainara Ladron atxilotzeko agindua eman du epaileak

Ainara Ladron orain bederatzi urte A8 autobidea ixteagatik epaituko dute gaur