Eusko Legebiltzarrerako 2012ko hauteskundeekin alderatuz gero, EAJk, 32 boto galdu ditu (405 boto eskuratu zituen orduko hartan), eta EH Bilduk, 83 (2012an, 351 boto irabazi zituen). PSE-EEk beherakada nabarmena izan du, erdira egin duelako, baina kontuan hartu behar da Podemos estreinakoz aurkeztu del a aurten Legebiltzarrerako, eta indar berri bat egoteak botoen dantza ekarri duela. Iaz, abenduan, egin ziren Espainiako Gorteetarako hauteskundeetan aurkeztu zituen zerrendak estreinakoz Podemosek, eta orduan 290 boto eskuratu zituen.