PSE-EEko lehendakarigai Idoia Mendia IMH ezagutzen izan da Elgoibarren

Barren.eus 2016ko ira. 22a, 13:12

Eusko Legebiltzarrerako hauteskunde kanpaina azken txanpan da eta herriz herri dabiltza alderdietako hautagaiak. PSE-EE alderdiko lehendakarigai Idoia Mendiak Erreminta Makinaren Institutua bisitatu zuen atzo. Gaur, berriz, Mendiaren alderdikideak arrosak banatzen aritu dira Elgoibarko eguenetako azokan.

Lanbide Heziketa eta enplegua sustatu nahi dituzte besteak beste sozialistek, eta alor horretan IMH erreferentea dela aipatu zuen Idoia Mendiak, atzo Elgoibarrera egin zuen bisitan. “Hezkuntzan inbertitzea, enplegu politika aktiborik hoberena da. Lan erreformarik eraginkorrena”, adierazi zuen. Ildo berean, Txandakako Hezkuntza Duala sustatu eta indartu nahi dituztela azaldu zuen Euskadiko sozialisten buruak, IMHn egiten diharduten lana nabarmenduz. Lanbide Heziketak etenik gabeko formakuntza iraunkorra ieskaini behar duela ere defendatu zuen. Mendiak, azkenik, Lanbide erreformatu nahi dutela azaldu zuen.
Idoia Mendiak IMHn darabilten metodologiaren inguruko azalpenak jaso zituen eta ikastetxeko instalazioak erakutsi zizkioten (ikus bisitako argazkiak). Lehendakarigaiaz gainera, Susana Corcuera eta Iñaki Arriola alderdikideak ere izan ziren IMHn. Azken hori, Iñaki Arriola, arrosak banatzen eta botoak eskatzen ibili da gaur goizean Elgoibarren, eguenetako azokaren inguruan. Besteak beste, PSE-EEko Elgoibarko zinegotzi Nerea Alustiza izan du lagun.

idoia mendia pse elgoibar imh kanpoan

pse larrosak banatzen elgoibar

pse larrosak banatzen elgoibar arriola alustiza