Politika

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

hauteskunde orokorrak elgoibar auzokaEAJ izan da alderdi bozkatuena Elgoibarren, beste behin ere, 1.834 botorekin (%32,58), 2015eko abenduko hauteskunde orokorretan baino 162 boto gutxiago jaso dituen arren. Elkarrekin Ahal Dugu koalizioak 1.337 boto lortu ditu. Podemosek (1.243) eta IUk (106) abenduan lortu zituzten botoak zenbatuta (1.349 boto) baino 12 boto gutxiago jaso ditu, hain justu ere. EH Bilduk 1.097 boto jaso ditu, orain sei hilabete baino 170 boto gutxiago.

PSE-EEk 2015eko abenduan baino 72 boto gutxiago eskuratu ditu; 686 boto gaur eta 758 joan den abenduan. 

PPk azken hauteskundeetako emaitza oso antzerakoak izan ditu. 441 boto jaso ditu gaur eta 438 boto abenduan. 

Ciudadanos alderdiak, aldiz, 16 boto gutxiago jaso ditu (141 eta 157). 

•Parte hartzeak bost puntu behera

Parte hartzeak bost puntu egin du behera orain sei hilabetetik. 6.127 lagunek eman zuten botua 2015eko abenduan eta 455 lagun gutxiagok eman du botua gaur, 5.672 lagunek orotara. Alegia, joan den abenduan %30,26-koa izan zen abstentzioa eta 2016ko ekainaren 26ko hauteskundeetan, berriz, bost puntu gora egin du abstentzioak, %35,52raino, hain justu ere. 

hauteskunde orokorrak elgoibar biribila

 

2016 06 26 hauteskunde orokorrak elgoibar bilakaera

∞Lotura duten albisteak:

 

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza