Podemos-IU garaile Mendaron eta EAJ bigarren indarra

Barren.eus 2016ko eka. 26a, 20:11

Elkarrekin Ahal Dugu koalizioak lortu ditu boto gehien Mendaron: 290 boto (%32,01). Joan den abenduko hauteskunde orokorretan baino 30 boto gehiago eskuratu ditu. EAJ alderdia izan da bigarren bozkatuena 285 botorekin (%31,46), orain zazpi hilabete baino 32 boto gutxiago. 

EH Bildu izan da hirugarren alderdi bozkatuena Mendaron, 169 botorekin. 2015eko abenduko hauteskunde orokorretan baino 51 boto gutxiago jaso ditu koalizio independentistak.

PSE-EE eta PP alderdiek azken hauteskunde orokorretako emaitza antzerakoak izan dituzte. PSE-EEk abenduan baino hiru boto gehiago jaso ditu, 100 boto, eta PPk abenduan baino lau boto gehiago, 45.

hauteskunde orokorrak mendaro biribila

hauteskunde orokorrak mendaro bilakaera

∞Lotura duten albisteak: