Politika

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

2015 01 24 libreegunaargazkiaElkartasunetik konpromisora lelopean Libre Eguna egin zuten zapatuan Elgoibarren. Azken hilabeteotan Espainiako Auzitegi Nazionalean abiatu dituzten Makroepaiketa salatzeko antolatu zuten Libre Eguna epaiketa politikoen aurkako mugimenduarekin bat egin duten zenbait elgoibartarrek. (argazkiak dauzka)

Goizetik gauera arteko egitaraua prestatu zuten Libre Eguneko antolatzaileek. Egunari hasiera emateko, Kalegoen plazan batutako lagun guztien argazkia atera zuten eguerdian. Herriko kaleetan triki-poteoan ibili ostean, elkarrekin bazkaldu zuten gero Lekuederren jarritako karparen babesean. Unai Gaztelumendi eta Nerea Ibartzabal bertsolariek girotu zuten bazkalostea eta Ainara Ladronek eta Joseba Zinkunegik ere egin zuten berba, euren egoeraren berri emateko eta jasotako babesa eskertzeko. Itziarren Semeak taldeak ere emanaldi berezia eskaini zuen eta Ander Mujika eta Maria Cid ere igo ziren oholtzara abestera. Gauean Gaztetxeak hartu zituen Libre Egunerako antolatutako ekintzak. Kontzertuak eskaini zituzten Xero Ziette eta Skaleak taldeek. 

ARGAZKIAK:

2015 01 24 libreegunabazk 2015 01 24 libreegunabertsoak 
2015 01 24 libreegunajosain 2015 01 24 libreeguna
2015 01 24 libreegunaitziarrenseme2 2015 01 24 libreegunaitziarrenseme
2015 01 24 libreeguna2 2015 01 24 libreegunakontz

DKT

DKT

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

 

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza