Politika

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

2016 04 16 frankismo biktimen omenaldia andoianFrankismoko biktimen aldeko ekitaldia egin zuten joan den zapatuan Andoainen, eta antolatzaileek euren esperientziaren berri emateko gonbidatu zituzten Elgoibar 1936 taldeko kideak.

Andoaingo Oroituz Elkarteak antolatuta, Frankismoak zapaldutako herritarrak biktimatzat hartuak izan daitezen eskatzeko ekitaldia egin zuten Andoiango Alfaro plazan, joan den apirilaren 16an. Andoainen frankismoak eraildako hogeita bost lagunen aldeko lore eskaintza egin eta gero, Haritz Eskudero bertsolariak bi bertso abestu zituen. Horren ostean, Elgoibar1936 taldeko Hodei Otegik eta Iñaki Odriozolak hartu zuten hitza Elgoibarren memoria historikoa berreskuratzen egiten diharduten lanaren berri emateko. 1936ko gerrako galtzaileen testigantzak jasotzen egin duten lanaren inguruan berba egin zuten elgoibartarrek eta baita Aiastia eta Azkarate eta Madarixa inguruetan lurperatuta zeuden gudarien gorpuzkiak eta haien istorioak azaleratzeko egin duten lanaz ere. Odriozolak Franco hil osteko trantsizio politikoa salatu zuen, biktimak isilik jarraitzera “derrigortu” zituelako, eta frankismoari “inpunitate osoa” eskaini ziolako.

Aldarrikapen eta mezu politikoez gainera, musikak ere izan zuen lekua omenaldi ekitaldian. Andoaingo musikari eta kantariek osatutako Banda Errepublikanoak kanta historikoak interpretatu zituen, urtero egin ohi duten moduan. Besteak beste, A las barricadas, Ekaitza, Si me quieres escribir, Hijos del pueblo, Eusko Gudariak eta Internazionala abestiak jo zituzten.

 Saioari amaiera emateko, Joxe Mari Oiartzabal musikariak sortu berri duen "Justizia denontzat" abestia eskaini zuen estreinakoz jendaurrean.

  • Informazio osoagoa eta argazki gehiago: aiurri.eus

Turismo gehigarria

TURISMO GEHIGARRIA

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

 

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza