Baserri auzoetako alkateei aitortza egin diete

Barren.eus 2023ko abe. 30a, 19:36

Elgoibarrek dituen sei baserri auzoetako alkateei omenaldi txiki bat egin diete gaur Gabon Zahar Feria egunaren baitan; batzuek ardura laga eta berriak sartu baitira.

Azken urteetan auzoko alkate zereginetan jardun duten hiru lagunek auzo alkate izateari lagako diotela-eta, aitortza egin die Elgoibarko Udalak, orain arte aritutakoei eta ardura hartu duten berriei ere bai. Azaldu dutenez, euren denbora, ahalegina eta izerdia auzotarren alde emateagatik omendu dituzte. Joseba Arrizabalagak, Juan Jose Galdosek eta Juan Ignacio Ansolak laga diote, hurrenez hurren, Sallobente-Ermuaran, Aiastia eta Azkue auzoetako alkate izateari. Eta horien lekua honako hiru lagunek beteko dute: Jose Manuel Almortzak (Sallobente-Ermuaran), Xabier Loiolak (Aiastia) eta Leire Egañak (Azkue). Alkate izaten jarraituko dute Iñigo Alonsok (Arriaga), Iñigo Loiolak (Idotorbe) eta Miren Gotzone Aierdik (Urruzuno)

Laga duten alkateek eta orain hasiko direnek jaso dituzte oroigarria eta oparia Gabon Zahar Feriako sari banaketa hasi aurretik udaletxean egin duten omenaldi ekitaldian. 2020an zendu zen Joseba Arrizabalagarena bere ama Klara Mendikutek jaso du. Ekitaldiaren amaieran, Uxue Alberdi, German Meabebasterretxea eta Millan Telleria bertsolariek bertso saioa eskaini diete auzo-alkateei.

Orain arteko Elgoibarko auzo alkateak:

  • Iñigo Alonso Etxaniz (Arriaga auzoa)
  • Joseba Arrizabalaga Mendikute (Sallobente-Ermuaran)
  • Juan Jose Galdos Agirreamalloa (Aiastia)
  • Iñigo Loiola Garate (Idotorbe)
  • Juan Ignacio Ansola Ansuategi (Azkue)
  • Miren Gotzone Aierdi Zialtzeta (Urruzuno)

Alkateak aurrerantzean:

  • Iñigo Alonso Etxaniz (Arriaga)
  • Jose Manuel Almortza Etxaniz (Sallobente-Ermuaran)
  • Xabier Loiola Garate (Auiastia)
  • Iñigo Loiola Garate (Idotorbe)
  • Leire Egaña Bastida (Azkue)
  • Miren Gotzone Aierdi Zialtzeta (Urruzuno)

 

2023 12 30 gabon zahar feria elgoibar 6 auzo alkate laga BARREN

2023 12 30 gabon zahar feria elgoibar 6 auzo alkate hasi BARREN

2023 12 30 gabon zahar feria elgoibar 6auzoalkate lehen orain bertsoak BARREN pano