Jakinarazi dutenez, auzoz auzo egingo dituzte bilerak, 'Maite duzun Elgoibar lemapean', auzotarrek euren auzoa hobetzeko dituzten proposamenak entzuteko. "Gure herriko auzo desberdinetako auzotarrekin hitz egitea nahi dugu, auzoetako arazoak ezagutu, eta horiek hobetzeko egon daitezkeen proposamen desberdinak ezagutu. Hiru hilean behin ekimen hau martxan jartzeko konpromezua hartzen dugu", adierazi dute.
Datorren azaroaren 8an, beraz, Toletxe, Artetxe eta San Pedro kaleetako bizilagunekin bilduko dira, Pedro Mugurutzako eskolan. 19:00etan izango da.