Politika

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

2016 06 07 amnistiaren norabirean lopez akaitirriIñigo Akaiturri eta Antton Lopez preso ohiek hitzaldia eskainiko dute Elgoibarko Kultur Etxean, barixakuan (apirilak 8). Amnistiaren norabidean preso eta iheslariak etxera izenburua izango du hitzaldiak eta Sortuk eta Iratzar Fundazioak antolatu dute. 

2016 06 07 amnistiaren norabidean kartelaMartxoaren 13an preso izandako talde batek aurkeztutako Abian da bidea ekimena azaltzera etorriko dira Iñigo Akaiturri eta Antton Lopez Elgoibarrera, Sortu eta Iratzar Fundazioaren eskutik. Ekimenaren manifestuak 1.400 bat preso eta iheslari ohiren atxikimendua jaso du. Tartean, Elgoibarko Julen Agirre, Juli Arregi, Jose Antonio Arribillaga, Sebas Elizburu, Inazio Iriondo, Gemma Jaio, Jon Iñaki Jaio, Rosa Martinez, Juan Mari Mendizabal, Iñaki Odriozola, Arnaldo Otegi eta Joseba Zinkunegi daude. Manifestu hau sinatu dutenek Euskal Preso Politikoen Kolektiboari zein Euskal Iheslari Politikoen Kolektiboari sostengua helarazi diete eta presoen kolektiboaren erabakiak errespetatzen dituzte. “Salbuespenezko legedia astindu beharra dago, sakabanaketa bukatu. Gehiengo sozial zabalak eraginkortu beharko du irekitako eskenatoki berria, ustel ez dadin. Alde anitzetako konpromisoak behar ditu honek guztiak. Guk geurea aldarrikatu nahi dugu lehenik eta behin. Euskal preso politikoen Euskal Herrirratze eta etxeratzearen aldeko lanean murgiltzera gatoz”, dio manifestuak. Apirilaren 17rako manifestazioa antolatu dute Bilbon sakabanaketaren aurka eta presoen etxeratzearen alde.

Hitzaldia 19:00etan hasiko da.

DKT

DKT

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

 

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza