Errumaniako eta Mexikoko doinuak ekarriko ditu aurten Nazioarteko Folklore Jaialdiak

Barren.eus 2023ko uzt. 18a, 13:04

Uztailaren 21erako antolatu du Haritz Dantzari Taldeak Nazioarteko Folklore Jaialdia, eta beraien dantzez gain, aurten Errumaniako eta Mexikoko taldeak ikusteko aukera izango da.

Azken urteetan bezala, Maalako parkean izango da ikuskizuna, 22:30etik aurrera.

 • Doina Timisului, Timisoara unibertsitatekoa (Errumania)
Doina Timisului taldea 1959an sortu zuten, Timisioara unibertsitateko fakultate desberdinetako ikasleak batuz. Taldeak hainbat herrialdetako jaialdietan parte hartu izan du, Afrikan, Amerikan, Asian eta Europan bertan ere. Errumaniako dantzariek gehienbat taldeka aurkezten dituzte beren dantzak. Melodia zaharrak eta fantastikoak erabiliz, erritmo askotako erritu-dantzak aurkezten dituzte. Kalitate artistiko handiko ikuskizunak egiten dituzte, eta taldea oso ezaguna da bai bere herrialdean eta baita atzerrian ere.

2023 07 14 folklore elgoibar errumania Doina Timisului1

 • Viva Chihuahua (Mexiko)
Adrian de la Rosak sortu zuen taldea 2004an, eta 18 urte hauetan Mexikoko eta Europako hainbat herrialdetan aritu dira beraien kultura zabaltzen. Mexikoko Dantza Folklorikoak antzinako kultura goratzeko modu bat izan dira tradizionalki, eta haien jatorria Erdialdeko Amerikako garaietan dago. Espainiarrak iristeak lehenik, eta geroago alemaniarrak eta frantsesak, kultura modu batzuk ekarri zituzten eta dantza eta musika indigenaren forman eragin garbia izan zuten. Jatorrizko dantza herrikoiaren nahasketak eta forma kultural berri horien agerpenak Mexikoko egungo folklorearen oinarria dira.

2023 07 14 folklore jaialdia elgoibar Viva Chihuahua 1
 • Haritz E.D.T.
Haritz euskal dantzari taldeko bi zatitan bereiztuko dute aurtengo dantzaldia. Lehen zatian, urtero pazko-igandez antzezten diren Luzaideko inauteria dantza koloretsu eta alaiak taularatuko dizkigute. Bigarren zatian erromeria giroa nagusituko da eta hango eta hemengo dantzaldietan ohikoak izan diren dantzak taularatuko dituzte.

2023 07 14 folklore jaialdia elgoibar haritz edt

Hona iazko folklore jaialdiko bideoak:

∞Lotura duten albisteak: