Kultura

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

2023 07 13 inguma taldeaMendaron antolatu duten lau eguneko garagardo azoka solidarioaren barruan, 'Plazan dantzan' saioa, kantu bazkaria eta bertso afaria antolatu ditu In Leike kultur elkarteak domekarako, uztailaren 16rako.

Eguerdian egingo dute 'Plazan dantzan' saioa, Inguma taldearekin, eta Debabarrenean dantzan ikasten ari diren guztiak gonbidatu dituzte. 12:00etan izango da dantza saioa, Herriko Enparantzan. In Leiketik aurreratu dute ez dela oholtzarik izango eta plazako dantzak dantzatuko dituztela.

Egun horretan, garagardo azokakoek bazkaltzen eta afaltzen emango dute frontoian, eta plazara batuko direnei han bazkaltzeko gonbidapena ere egin diete. "Azokan batzen duten dirua bularreko minbiziaren ikerkuntzara bideratuko dute, eta han bazkaldu eta afalduta, gure ekarpena egin nahi diogu ekimen honi", zehaztu dute. Bazkaria girotzeaz ere In Leikekoak arduratuko dira. Euskal kantuen liburuskak sortu dituzte, kantuan jartzeko jendea. 14:30ean izango da bazkaria, eta bazkalosteko kantu saioaren ondoren, trikiti poteoa egingo dute herrian zehar, Saioa Lizarralde eta Leandro Esnaolarekin. Iluntzerako, berriz, bertso afaria lotu dute, Julio Soto eta Iker Zubeldia bertsolariekin.

DKT

DKT

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

 

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza