Kultura

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

2023 06 28 Udako kultura ilargipean egitasmoa elgoibar udala aurkezpenaUdarako kultur programa berezia prestatu du Elgoibarko Udalak uztaileko asteburuetarako. Ilargipean izango dira ekintzak, 22:30ean, eta aire libreko zinea eta dantzak izango dira nagusi.

 • Folklore jaialdia eta erraldoi berriak
Uztailaren 21ean iritsiko da Nazioarteko Folklore jaialdia Haritz Dantza Taldearen eskutik. Aurtengoan Errumaniako eta Mexikoko dantza taldeak izango dira gonbidatuak, baina aurten are bereziagoa izango da egun hori, nazioarteko dantzez gain, erraldoi berriak aurkeztuko dituztelako. Aszensio Altzola eta Katalina Ibarrarekin batera, beraz, bi dantzari arituko dira aurrerantzean Elgoibarko erraldoien konpartsan, eta aldiz, errege-erreginak ekitaldi berezietan bakarrik aterako dituzte.

 • 'Ilunpetik argira' dokumentala
Dantza ekitaldiekin jarraituta, 'Ilunpetik argira' dokumentala proiektatuko dute hilaren 22an, Maalan. Janire Rodriguez, Maria Garmendia eta Ainhoa Zubizarreta Mondragon Unibertsitateko hiru ikaslek sortutako proiektua da, Verdini dantza Taldearekin batera. Aniztasun funtzionala duten dantzariek osatzen dute taldea, eta dokumentalaren ostean emango dute dantzaldia.

 • Aire libreko zinea (Kalegoen plazan, 22:30)

  • Uztailak 7, Barikua ‘Una veterinaria en Borgoña’
  • Uztailak 8, Zapatua ‘El colegio de los animales mágicos’
  • Uztailak 14, Barikua ‘Dantza’
  • Uztailak 15, Zapatua ‘DC super maskoten liga’
  • Uztailak 28, Barikua ‘Un pequeño plan... cómo salvar el planeta’
  • Uztailak 29, Zapatua ‘Minúsculos: El valle de las hormigas’

 

DKT

DKT

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

 

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza