BIDEOA: Tertuliak Bertsotan saioa

Barren.eus 2023ko eka. 23a, 10:08

Ekainaren 15ean eman zioten amaiera Tertuliak programaren aurtengo ikasturteari. Elgoibarko Kultur Etxeko sotoan izan zen, Tertuliak Bertsotan ekimenaren bueltan. Uxue Alberdi eta Julio Soto bertsolariek jardun zuten bertsotan 50 lagunen aurrean.

Tertuliak programako jendeari bertsolaritza erakutsi eta bertsolarien emanarekin gozatzeko antolatu zuten ekimena programaren eragileek: Elgoibarko Izarrak, Elgoibarko Udalak, AEK euskaltegiak eta Udal Euskaltegiak. Bertsotarako gaiak eta ariketak, gainera, Tertuliak programako jendeak prestatu zituen, Irati Agirreazaldegi kazetari eta bertsolariaren laguntzarekin.

Ekimenaren amaieran, Tertuliak programako sei talde-dinamizatzaileek erregalu bana eta jendearen txaloak ere jaso zituzten, egiten duten lanaren ordainetan.

Euskaraz berba egiteko zailtasunak dituztenei zuzenduta dago Tertuliak, euskaraz jarduteko aukera eskaintzeko eta 39 lagun inguruk parte hartu dute aurtengo ikasturtean, sei taldetan banatuta. "Bakoitzak dakiena praktikan jarri eta ez dakiena ikastea da lortu nahi dena. Horretarako, talde bakoitzean euskaraz ondo moldatzen den lagun bat dago, eta bere ardura izaten da tertulia saioak dinamizatzea", azaldu dute programako arduradunek. Irailaren amaieran hasi ziren eta bederatzi hilabetez jardun dute astean behin tertulian; 35 ordu inguru, denera. 2001ean sortu zen Tertuliak programa.

Ikus Tertuliak Bertsotan, bideoan:

2023 06 23 teruliak bertsotan elgoibar sotoa BARREN

2023 06 23 teruliak bertsotan elgoibar sotoa BARREN uxuealberdi juliosoto

2023 06 23 teruliak bertsotan elgoibar sotoa BARREN albedi soto

2023 06 23 teruliak bertsotan elgoibar sotoa BARREN gaiajar

2023 06 23 teruliak bertsotan elgoibar sotoa BARREN gaiajart habanera

2023 06 23 teruliak bertsotan elgoibar sotoa BARREN gaiajartz3

2023 06 23 teruliak bertsotan elgoibar sotoa BARREN hgaiajar juliosoto

2023 06 23 teruliak bertsotan elgoibar sotoa BARREN txino

2023 06 23 teruliak bertsotan elgoibar sotoa BARREN 6 omenduak

2023 06 23 teruliak bertsotan elgoibar sotoa BARREN 3koa