Haritzen Eguna ospatuko dute zapatuan Elgoibarren

Barren.eus 2023ko eka. 13a, 12:38

Haritzen Eguna ospatuko dute zapatuan, ekainaren 17an, Elgoibarren. Haritz Euskal Dantzari Taldean ibilitako guztiak elkarteko eguna dute eta egun ahaztezina izateko osagai guztiak biltzen ditu.

Urte osorako egitaraua prestatu du Haritz EDTk 50. urturrena ospatzeko, eta urte hasieratik ia hilero egon da ekintza bat, baina ospakizun egun handia, seinalatua, ekainaren 17rako dute ipinia. 

Hasteko, 12:30ean, bazkaltzera joatekoak diren dantzari guztiak Aita Agirre kulturgunean elkartuko dira eta zapiak banatuko dituzte. 13:00etarako, berriz, ekitaldi berezi bat prestatu dute, Haritz dantza taldearen ibilbidea gogoratzeko eta urteurrena biribiltzeko. 15:00etan izango da bazkaria, Maalako parkean, Euskal Parrillaren eskutik. Eta 18.00etatik aurrera musikak eta dantzek hartuko dute kalea. Skapaie elektrotxaranga etorriko da horretarako. 22:30ean, emango dio azkena egunari Bide Batez erromeria taldeak, Malaako parkean.

2023 06 13 haritz eguna elgoibar kartela

 • Urteurreneko kamisetak sortu dituzte
Dantza taldearen 50. urteurreneko kamisetak atera ditu Haritz dantza taldeak. Erosi nahi dutenek honako telefono zenbakira idatzi/deitu behar dute: 686 633 178. Era berean, eskaera online ere egin daiteke honako loturan https://forms.gle/pxajiMXceYaNu4c69

2023 06 13 haritz edt kamisetak salgai

 

∞Lotura duten albisteak: