Egur arte tailerreko ikasleen lanen erakusketa inauguratuko dute gaur

Barren.eus 2023ko ekainaren 2a

Egur arte tailerreko umeek ikasturtean zehar egindako lanak ipiniko dituzte ikusgai Kultur Etxean, gaurtik 10era bitartean, astelehenetik larunbatera.

Erakusketa 18:30tik 20:30ra egongo da zabalik. 4 eta 14 urte bitarteko ikasleek egindako artelanak izango dituzte. Txikienek oihal txiki bana jarriko dute eta gainontzekoek taldean egindako lanak. Askotariko teknika eta materialak erabili dituzte arte lanetarako: kolaxak, akrilikoak, argizaria, kartoiak… Horrekin, guztien artean baso bat osatu dute, besteak beste mota askotako zuhaitzekin.

2023 06 02 egur arte erakusketa