Kultura

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

2023 05 25 pintxoconcert elgoibar I bereziartua BARREN airezkoakInazio Bereziartua musika eskolako ikasleak hainbat kontzertu eta emanaldi egiten ari dira ikasturtea amaitzeko. Besteak beste, dantzari bakarlarien erakustaldia eta Pintxoconcert saioa egin zituzten aurreko asteetan, eta bariku honetan ere kalera irtengo dira musikariak eta dantzariak.

Bariku honetan, ekainaren 2an, Maalan egingo dute ordubete inguruko kontzertua, 19:00etan hasita. Lehenengo, abesbatzak 5 edo 6 kantu abestuko ditu eta ondoren beste horrenbeste pieza joko ditu Beti Sua txarangak. Kontzertua hainbat rock taldek amaituko dute, pieza pare bana joz.

Ekainean ez da musika eskolako ikasleen emanaldirik faltako. 4an, Trinitate jaien barruan, haurren danborrada izango da Kalegoenen, 8an kontzertua Herriko Antzokian, 9an dantza jaialdia Kalegoenen eta 12an, Musika Eskolako auditoriumean izango da beste kontzertu bat.

2023 06 01 Kurtso bukaerako ekintzak inazio bereziartua elgoibar 560x792

DKT

DKT

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

 

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza