'Mendaro dantzan' urte bukaerako jaialdia egingo dute barikuan

Barren.eus 2023ko mai. 31a, 15:00

Dantza modernoko ikasleek 'Mendaro dantzan' ikasturte amaierako jaialdia egingo dute barikuan, ekainaren 2an.

Dantza jaialdian 7 urtetik 15 urte bitarterako 60 ikasle inguruk parte hartuko dute, eta bost taldetan banatuta dantzatuko dira: inurriak, izarrak, tximeletak, lehoiak eta Oinutsik taldea. Dantza eskolatik jakinarazi dute estilo urbanoko dantzak izango direla.

  • Emanaldia Goñati pilotalekuan izango da, 21:00etan hasita.

Iazko jaialdiko laburpen-bideoa duzue honakoa: