Idazleen sormen lanekin gozatzea, literatur munduko eragile batzuen azterketak eta gogoetak entzutea, literaturari lotutako gai jakin batzuen gainean hausnartzea, edota, euskal literaturaren munduarekin gozatzeko antolatu dute 2Euskara ala ezkara literaturan?' izeneko jardunaldia Elgoibarko Izarra Euskaltzaleon Topaguneak eta Elgoibarko Udalak elkarlanean, IMH Campus eta DanobatGroupen laguntzarekin eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta Eusko Jaurlaritzaren babesarekin. Urriaren 7an (zapatua) izango da, ohi moduan, Elgoibarko IMH Campus zentroko hitzaldi gelan.
Euskal literaturaren gaineko hainbat galderari erantzuten saiatuko direla aurreratu dute, besteak beste, "zelakoa da euskal irakurlea? Zein gara eta zenbat? Zelakoa da gure lengoaia literarioa? Nondik edaten dugu? Zer itzultzen dugu eta zer ez? Zergatik? Nola sortzen da irakurlea? Zelan ematen da literaturzaletasunaren transmisioa?"
Andu Lertxundik, Harkaitz Zubirik, Iñigo Aranbarrik, Miren Amurizak, Uxue Alberdik, Katixa Agirrek, Arrate Hidalgok, Jasone Osorok, Asier Serranok, Irati Jimenezek, Oihana Aranak, Leire Vargasek eta Iban Urizarrek parte hartuko dute.
Urriaren 7an (zapatua) izango da jardunaldia, 9:30etik 14:30era. Informazio gehiagorako nahiz izena emateko hiru bide daude: Internetez, Elgoibarko Izarraren webgunean sartuta edota elgoibarkoizarra@elgoibarkoizarra.eus helbidera idatzita edota 943 741 626ra deituta.
∞Lotura duten albisteak:
- Euskara ala ezkara kirolean?' jardunaldiko kronikak eta bideoak, sarean (2022-10-06)
- BIDEOA: Elgoibarren kirola sustatzeko lan boluntarioan diharduten sei emakumek errekonozimendua jaso dute (2022-09-05)
- Kirolak eta euskarak duten harremanaren erretratua osatu dute 'Euskara ala ezkara kirolean?' jardunaldian (2022-09-03)
- 'Euskara ala ezkara ertzetan?' jardunaldia bideoan (2021-10-29)
- Ertzak erdigunean, ‘Euskara ala ezkara ertzetan? jardunaldian (2021-10-22)
- Gogoetarako hari-mutur asko identifikatu dituzte 'Euskara ala ezkara ertzetan?' jardunaldian (2021-10-17)
- 'Euskara ala Ezkara Elgoibarren?' jardunaldiaren laburpen-bideoa (2020-10-15)
- Euskara ala ezkara ingurune digitalean? zikloko kronikak eta bideoak sarean dira (2019-11-05)
- Hizkuntzaren iraupena bermatzeko, sarean egotea ezinbestekoa dela nabarmendu dute 'Euskara ala ezkara' jardunaldian (2019-10-05)
- Bideoa: Harkaitz Canoren ‘Azken aurreko manifestua’ OSORIK (2018-12-04)
- 'Euskara ala ezkara' zikloko kronikak eta ikusentzunezkoak sareratu ditugu (2018-11-06)
- Euskararik gabe ez garela berretsi dute ‘Euskara ala ezkara’ ziklora batutako kulturgileek (2018-10-08)
- 'Euskara ala ezkara, Elgoibartik Euskal Herrira' webgune berria martxan dago (2018-10-08)