Horregatik, sektoreko profesionalei eta enpresei buruzko informazioa biltzen ari dira, horien direktorio bat egiteko. Era berean, sektoreak dituen behar eta erronka nagusiak aztertzen ere badihardute, etorkizun hurbilean horiei buruz "eztabaidatzeko" eta enpresei eta profesionalei "irtenbideak eta laguntza ematen saiatzeko".
Hori guztia dela eta, inprimaki bat sortu dute, interesa duten profesionalrek eta enpresek bete dezaten. Datuak betetzeaz gainera, euren egunerokoan kulturaren eta sormenaren arloko profesional gisa dituzten behar eta erronkak partekatzeko eskatzen diete Debegesatik. "Aldez aurretik eskerrak eman nahi dizkizuegu laguntzagatik, eta espero dugu aurre-identifikazio, bilaketa eta analisi fase honen ondoren elkarrekin lan egiten jarraitzea", adierazi dute.