Kultura

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

2023 05 25 pintxoconcert elgoibar I bereziartua BARREN arkupeetanBetisua txarangak egin zituen gidari lanak atzo Elgoibarko kaleetan egin zuten Pintxoconcert saioan, eta egin zuten geldialdi bakoitzean musika eskolako talde bat zuten zain.

Inazo Bereziartua Dantza eta Musika eskolako dozenaka musika eta dantza ikaslek hartu zuten parte Pintxoconcert saioan, eta ikasten dihardutena jendaurrean eskaini zuten, herritarren aurrean. Betisua txaranga uztartu zituen musika ekitaldi guztiak, egin zuten kalejiraren bidez. Musika eskolatik irten ziren kalejiran, eta hainbat geldialdi egin zituen txarangak, herriko txoko desberdinetan. Geldialdi bakoitzean, musika eskolako talde bat zuten zain, etatxaranga haien parera ailegatzean, txarangari lekukoa hartzen zioten herria musikaz girotzeko ahaleginean. Zenbait pieza jo eta gero, bere bideari berrekiten zion Betisuak, harik eta kalejira hasi zuten lekuan bukatu zuten arte. Han azken kontzertu batek eman zon amaiera aurtengo pintxoconcert saioari.

 

2023 05 25 pintxoconcert elgoibar I bereziartua BARREN plaza errosario

2023 05 25 pintxoconcert elgoibar I bereziartua BARREN betisua

2023 05 25 pintxoconcert elgoibar I bereziartua BARREN dantzariak

2023 05 25 pintxoconcert elgoibar I bereziartua BARREN airezkoak

DKT

DKT

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

 

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza