Rüdiger taldeak kontzertua emango du barikuan Kultur Etxeko Sotoan

Barren.eus 2023ko mai. 23a, 15:16

Sinuösek antolatuta, Rüdiger taldearen kontzertua izango dugu Elgoibarren barikuan, Kultur Etxeko Sotoan. Felix Buff musikariak Willis Drummond, Joseba Irazoki, Petit Fantôme eta beste hainbat taldetan egin du lan bateria-jotzaile bezala, eta bakarka hasi duen proiektua da Rüdiger.

Egitasmo honetan, ordea, baketak albo batera laga eta gitarra joz eta abestuz dator Felix Buff. Before it's vanished laneko kantuak aurkeztuko ditu Buff-ek Sotoan Sinüosetik jakinarazi dutenez. Brit-pop, folk, psikodelia eta indie doinuak jasotzen dituen estraineko diskoa du honako hau.
Rüdiguer-en kontzertua 23:00etan hasiko da, eta sarrerak bost euroan jarriko dituzte salgai. Kontzertua antolatzeko, Elgoibarko Udalaren, Salento pizzeriaren, Lanbroa kafetegiaren eta Tantaka eta Uztargi tabernen laguntza izan du Sinuösek.

2023 05 23 Rudiger SAREAK sinuose kartela