Kultura

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

2023 05 23 bizitzaren maskaradak antzerkia taupada elgoibarTaupada antzerki taldeak Bizitzaren maskaradak antzezlana aurkeztuko du barikuan, maiatzaren 26an, Elgoibarko Herriko Antzokian.

Bederatzi mikroantzerki bildu dituzte antzezlan honetan, eta pertsonaiek egoera desberdinak biziko dituzte: maitasun eta askatasun eza, gaizki ulertuak, bakardadea, maitasun debekatuak, maltzurkeria, bikoteen arteko arazoak eta ezkutuko desioak... Istorio guztiak kaleidoskopio batean bildu dituzte.

Edurne Lasak zuzendu du obra, eta Jose Mari Larrañagak egin ditu teknikari lanak. Aktore lanetan, berriz, hauek arituko dira: Dani Zelaia, David Rodriguez, Edu Ayesta, Gorka Luna, Ibai Leon, Maixus Otaegi, Nagore Cid, Oihane Gartzia, Ruben Markina eta Sara Iriondo.

Helduentzako antzezlana da, eta 80 minutuko iraupena dauka. Ikuskizuna 20:30ean hasiko da. Sarrerak salgai daude herrikoantzokia.eus atarian.

2023 05 23 bizitzaren maskaradak antzerkia taupada elgoibar kartela

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

 

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza