Dantzari bakarlarien erakustaldia egingo dute barikuan plazan

Barren.eus 2023ko mai. 18a, 09:42

Aurresku txapelketako finalak jokatu zituzten joan zen asteburuan Errenterian eta Legazpin, eta Inazio Bereziartua Dantza Eskolako hiru dantzarik hartu zuten parte: Uxue Cabrerak, Unax Ansolak eta Irene Toledanok. Behin txapelketak bukatuta, horietan lehiatu diren dantzari elgoibartarrek erakustaldia emango dute barikuan, Kalegoen plazan.

Dantza Eskolako arduradunek esan dutenez, Gazte Mailako V. Aurresku Txapelketako finalean dantzatu zuten hiru aurreskulariek maila ona eman zuten, eta eurentzako esperientzia berri bat izan da. D Saileko dantzariak (2008 eta 2009 urteetan jaiotakoak), zapatuan lehiatu ziren Legazpian, eta Uxue Cabrera izan zen Inazio Bereziartuako ordezkaria adin tarte horretako finalean. Domekan, berriz, A saileko (2013-2015 urteen artean jaiotakoak) eta B saileko (2010-2012 urteen artean jaioak) txapelketako finalak jokatu zituzten Errenteriako Niessen Kulturgunean. Horietan hartu zuten parte Unax Ansolak eta Irene Toledanok

 • Bakarlarien jaialdia, barikuan
Bariku arratsaldean Bakarlarien jaialdia egingo dute Kalegoen plazan, 19:30ean, eta bertan aurresku txapelketetan ibili diren dantzariak ikusteko aukera izango da. Guztira, 11 eta 19 urte arteko 14 dantzarik hartuko dute parte.

2023 05 13 aurresku txat finala errenteria uxue cabrera

2023 05 13 aurresku txat finala errenteria unaxansola ireneToledano

2023 05 18 dantzari bakarlarien jaialdia promoa

Ondorengo bideoan, 2022ko Bakarlarien jaialdia: