Zerua gauez begiztatzeko irteera antolatu dute hilaren 19rako

Barren.eus 2023ko mai. 11a, 15:55

Zerua gauez ezagutzeko irteera antolatu dute Atxutxiamaikak, Morkaikok eta Baso Biziak elkarteak, Udalaren babesarekin, "Gure natura ezagutuz" programaren baitan.

Idotorbeko frontoian egingo dute Gaueko zerua ezagutzeko irteera, maiatzaren 19an, barikua. 20:30etik aurrera bilduko dira frontoian eta bertan afaltzeko aukera egongo da, bakoitzak bere jatekoa eramanda. Izarrak ikusteko saioa 21:30ean hasiko da, eta Jokin Martinezek gidatuko du. Prismatikoak eta linterna eramateko gomendioa egin dute. Irteera honetan parte hartzeko ez da izenik eman behar.

∞Lotura duten albisteak: