Irabazleak 300 euroko saria jaso zuen Atabal elkarteko presidente Encarni Migalesen eskutik (goiko argazkian). Andrea Arriolak eta Gemma Monrealek osatu dute epaimahaia eta aurkeztutako hiru lanen artean Nagore Cancio Del Pinok aurkeztutakoari eman zioten lehen saria. Irabazleak Elgoibarko edozein dendatan gastatu beharko du jaso duen diru saria.
Aurtengo nagusien danborrada, Trinitate jaietako zapatuan, ekainaren 3an, izango da. 23:00etan hasiko da.
Danborradarako kartel lehiaketako irabazlea, urtez urte:
- 2022 Paula Heras
- 2020 Idoia Ortega
- 2019 Mikel Cornejo
- 2018 Asier Gurrutxaga
- 2017 Xabier Isasti
- 2016 Aitziber Dominguez
- 2015 Nerea Oteiza
- 2014 -
- 2013 Nerea Oteiza
- 2011 Marina Gabiola
- 2010 Jose Manuel Esnal
- 2009 Jabi Barrenetxea
- 2008 Jose Manuel Esnal
- 2007 Jose Manuel Esnal
- 2006 Nestor Perez